Arantza SOS plataformak jakitera eman duenez, Bilboko Udalak abokatuaren isolamendu egoera salatzeko mozioa onartu zuen atzo [urtarrilak 26]. Osoko bilkuran gaia eztabaidatzen ari ziren bitartean, udaletxearen kanpoko aldean elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek; elkarretaratze
Isolamendurik ez, dispertsiorik ez! Arantza askatu! lelopean egin zen.
Mozioa onartuta, Bilboko Udalak abokatuak bizi duen egoeraren aurrean “ezinegona eta kezka” agertu ditu. “Isolamendu egoeratik atera eta bere eskubideak errespetatzeko eskatzen dugu. Eta hori horrela izateko, beharrezkoak diren neurriak bizkortasunez hartzeko eskatzen dugu”
Eskaera, hain zuzen ere, Espetxe Zuzendaritzari egiten dio udalak. Eta bide beretik, Zuluetaren senideei elkartasuna adierazi nahi izan diete.
Zuluetaren isolamendua salatzeko Bilbon egindako elkarretaratzea. Argazkia: Arantza SOS plataforma.