Geoparkeko argazki bat, National Geographic-eko atarian

National Geographic-ek Euskal Kostaldeko Geoparkearen irudi bat aukeratu zuen astelehenean webguneko Eguneko argazkia (Photo of the day) atalerako. Hain zuzen ere, M. Subirats argazkilariak Deban ateratako irudia da argitalpen ospetsuak aukeratutakoa.

Eguneko argazkia atal horretan mundu osoko argazkirik ikusgarrienak sartzen ditu National Geographic-ek.  “Argazkiak flyscharen edertasuna erakusten du, eta azpian irakur daitekeen testuak euskal kostaldean ditugun paisaia ikusgarriak aipatzen ditu”, azaldu dute Geoparkeko ordezkariek. Zehatz esateko, ondokoa dio testuak: “Itsasora zuzenean erortzen diren labar hauetan Lurraren milioika urtetako historia irakur daiteke”.

IKUSI ARGAZKIA National Geographic-en webgunean

National Geographic-ek aukeratutako irudia. Argazkia: M. Subirats

National Geographic-ek aukeratutako irudia. Argazkia: M. Subirats

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

Send this to friend