Hericoast-Interreg Europa proiektuko kideek Lea-Artibai bisitatu dute
Leartibai Garapen Agentziakoek azaldu dutenez, eskualdeko ondare natural, kultural eta, oro har, paisaia guztiagaz liluratuta gelditu ziren europako kideak, eta datorren maiatzean Erresuma Batuan ospatuko den Marinescape Forum izeneko ondarearen inguruko topaketara gonbidatu dituzte. Gainera, bisitatu dituzten esperientzietako bat aurkezteko aukera ere proposatu zieten.
Nazioarteko partaidetza. Leartibai Garapen Agentziagaz batera, Hericoast proiektuan Vest Adger Diputazioak (Norvegia), Gaztela eta Leongo Juntak (Espainia), Molise eskualdeak (Italia), Donegal Diputazioak (Irlanda), Tulcea eskualdeak (Errumania), CIVISCAPEk eta Amsterdameko Unibertsitateak (Holanda) parte hartzen dute. Lea-Artibai eskualdeari dagokionez, tokiko lan-taldearen barruan, ondarearen inguruko politikak garatzen dituzten erakundeekin elkarlanean ari da garapen agentzia: Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailagaz, Eusko Jaurlaritzako Kultura saila eta Ondare Kulturaleko Zuzendaritzagaz, Hazigaz, Basquetouregaz, Lea-Artibaiko udalekin eta enpresa-sareagaz, kultura eta ondare elkarteekin.
Hericoast-Interreg Europa proiektuko hurrengo urratsa eskualde bakoitzeko bost praktika on identifikatzea izango dela jakitera eman dute. “Maiatzean, Gaztela eta Leonen, proiektuko partaide guztiok ospatuko dugun topaketan aurkezteko”.