Lea-Artibai eta Mutrikuko 32 pianojole, XII. Andoaingo Piano Jaialdian
Beste urte batez, Andoain pianojoleen topaleku bihurtuko da zapatuan eta domekan [otsailak 4 eta 5]. Eta aurreko urteetan egin modura, Lea-Artibai eta Mutrikuko pianojoleek ere jaialdian parte hartuko dute; eskualdeko 32 pianojole ariko dira XII. Andoaingo Piano Jaialdian.
Topaketak Euskal Herri osoko ehunka pianojole bilduko ditu. Eta bi egunetan banatuta, nork bere saioak eskainiko ditu.Lea-Artibai eta Mutrikuko bost musika eskoletako 25 ikaslek zapatuan eskainiko dute euren saioa; zazpik domekan joko dute.
Mutrikuko bi pianojolek kenduta, gainontzeko musikari guztiek bakarkako saioak eskainiko dituzte. Jaialdia Andoaingo Bastero kulturgunean ospatuko da, eta bi egunetan, piano emanaldiak goizez eta arratsaldez eskainiko dituzte. Eta nola ez, urtero modura, bertoko musikariak diplomekin itzuliko dira.
PARTE HARTZAILEAK:
Berriatuko Tarine udal musika eskola. Ekain Alvarez Martinez (Markina-Xemein), Maria Arrate Noya (Markina-Xemein), Malen Egiluz Uranga eta Maddi Arenaza Gorostola.
Ondarroako Unanue udal musika eskola. Olivia Salazar Fernandez, Enara Aranbarri Lersundi, Nora Agirretxea Ajubita, Maialen Arrizabalaga Lertxundi, Uxue Bilbao Azpiazu, Iraia Etxaburu Gonzalez, Haizea Segade Lago, Paule Toña Ituarte, Paula Artetxe Lorenzo, Elene Etxaniz Uribe eta Naiara Marino Otaño.
Mutrikuko musika eskola. Ainhoa Lucia Torres Camacho, Markos Yurrita Arrese-Igor, Josu Yurrita Arrese-Igor, Ane Benitez Lekue, Evelina Dimitrova Trendafilova, Eider Esnaola Urizar, Jon Galarraga Arrieta, Ane Rivas Azpiazu, Irune Chacon Gomez, Miren Galarraga Zubizarreta, Jone Irvas Azpiazu, Naroa Etxabe
Arrizabalaga eta Araia Otaño Alustiza.
Lekeitioko Musikaia musika eskola. Goiuri Azpitarte Sagardui, Danel Larruskain Ikaran, Olatz Ormaetxea Alvarez, Paula Gomez Meabe eta Ainhoa Plaza Urrutia.