2016an hildako
55 langileren heriotzak salatzeko ekimena egingo du Lea-Artibai eta Busturialdeko LABek astelehenean, otsailaren 6an. 12:o0etan jarri dute ordua, Alamedan.
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguneko ekimena
Sindikatu abertzaleak
ardurak eskatu dizkie erantzule zuzenei: “Gure lankideak, gure familiartekoak, gure arteko lagunak hil ditu prekaritateak! Patronalak eta gobernuek hain onuragarria dugula burmuinean sarrarazi nahi diguten kapitalis- moak zerraldo utzi eta gure artetik eroan dizkigute 55 lankide”. Egoera horregaz amaitzeko bide bakarra langile antolaketa dela berretsi du sindikatuak, “kapitalismoa suntsitzeko, patronalari aurre egin ahal izateko, osasuna eta bizia lanpostuetan bermatu ahal izateko”.
Hilketa horiek herriaren aurrean behin eta berriz salatuko dituela esan du sindikatuak, eta herritar guztiei dei egin die asteleheneko ekimenean parte hartzera.