Mutrikuko Bertso Eskola eta Gure Esku Dago: 'Mila esker danoi'
Jon Azpillagaren heriotza eta Santa Eskea elkartu zaizkigu aurten… Roman Okelarri egindako omenalditxoa gogoan hartuta omendu dugu Jon Azpillaga ere santaeskaleok…
Larunbatean, heriotzaren saminari gaina hartuta eta Azpillagak Santa Eskerako zuen grinarekin kutsatuta, Mutrikuko kale eta baserrietan ibili ginen kopla kantari… Sekulako jendetza bildu gara aurten, 90 lagunetik gora… Nagusi, gazte eta gaztetxo… Pozgarria da ohitura zaharrak hainbesteko arrakasta edukitzea… Eta espero dugu aurrerantzean ere bide beretik jarraituko dugula.
Datorren urtean, 2018an, Mutrikuko kaleko Santa Eskeak 50 urte beteko ditu. Ia orduan ere jendetza biltzen garen, Mutrikuko txoko guztietara geure koplekin iritsi behar dugu eta.
Eskerrik asko, Mutrikuko Bertso Eskola eta Gure Esku Dago-ren izenean, soinu eta pandero jotzaileei, koplari eta kantariei eta zuen eskuzabaltasuna erakutsiz limosna eman eta zuen abegi ona erakutsi diguzuen guztioi.
Datorren urtean gehiago.
–Arantza Ugarte. Mutrikuko Bertso Eskolaren eta Gure Esku Dago-ren izenean.