Eskubide sozialei buruzko hitzaldia emango dute Mutrikun
Mutrikuko EH Bilduk antolatuta, eskubide sozialen inguruko herri batzarra egingo da etzi [otsailak 15], 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Eta horretarako, gai sozialetan inguruan aritzen diren bi aditu etorriko dira: Nerea Kortajarena Ibañez EH Bilduren legebiltzarkidea eta Arritxu Manterola Ispizua Gipuzkoako Foru Aldundiaren teknikaria.
EH Bilduren ustez, Mutrikun 1.000 pertsona inguru –pentsiodunak, langabetuak, gazteak, etorkinak…– bazterkeria edo prekarietate egoeran bizi dira. Are gehiago, aurreratu dutenez, mutrikuarren bataz besteko irabazi maila Gipuzkoako baxuenetarikoa da. “Mutrikuar asko dira egoera penagarrian bizi direnak, baina bitartekaritzak huts egin du arrazoi desberdinak medio. Udalak herriaren egoera zein den jakiteko azterketa sakona egin beharko luke, eta oinarri horietatik irtenbide egokiak ezarri, prekarietatean edo bazterkerian bizi den hainbat pertsona ahalik-eta egokien laguntzeko”.