XII. Beteranoen Eskuz Binakako Txapelketaren ligaxka amaierara heltzen ari da. Lau partida jokatu ziren atzo, eta datorren domekan [otsailak 19] jokatuko da aurtengo ligaxkako azken partida; orduan erabakiko da zein den lehen postua eskuratzen duena.
Astigarraga eta Egaña eta
Moral eta Lakaren artean izan zen atzoko [otsailak 12] lehen partida. 30 eta 16 irabazi zuten Astigarragak eta Egañak. Galtzaileak, hasieran, parekatuta ibili ziren, baina Astigarragak jaun eta jabe izatea lortu zuen Egaña mendarotarraren laguntzagaz. Laka mendexarrak eta Moral lekeitiarrak ezin izan zuten euren jokoa erakutsi.
Beteranoen Trinkete txapelketako partaideak.
Domekako azken garaipenagaz, partida guztiak irabazi dituzte Astigarragak eta Egañak, eta domekan ikusiko da ligaxkako lehen postutan gelditzen diren. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Astigarragak, 62 urtegaz, sasoian dagoela eta aurten txapela janzteko aukera asko dituela erakutsi du.
Atzoko bigarren partida oso orekatua izan zen.
Telleriak eta Condek, faboritoak izan arren, ezin izan zieten
Beraza eta Etxeberriari irabazi, eta 8 tantuko aldeagaz lortu zuten garaipena.
Beraza eta Etxebarria aurretik joan ziren partida osoan, eta Berazak, joko polita eginez eta pilotak behar ziren lekuetara bialduz, min handia egin zuen. Etxebarria, berriz, atzean seguru aritu zen, zulo guztietara helduz.
Condek, bestalde, ez zuen bere egunik hoberena eduki, eta nahiz ete pilota aldaketagaz, 17ko berdinketa egitea lortu zuen Telleriak, irabazleak hobeto moldatu ziren gero, eta azken txanpan oso errez ibili ziren.
Buelta. Aurreko partida irabazita, ondo-ondo hasi zuten partida
Berazak eta Etxebarriak. Abantaila handi barik, baina, beti joan ziren aurretik 21. tantora arte. Berazak sakez min egin zuen eta Etxebarriak maixotasunez hainbat pilota sarera sartu zituen. 24. tantoa egin ondoren,
Orbea eibartarra,
Arrate lekeitiarrak lagunduta, agintzen hasi zen atzean, eta ezker dejada bikainagaz, partida aurrera atera zuen. 30 eta 24 gelditu zen markagailua Orbearen eta Arrateren alde.
Jaunarena eta Foster eta
Orbea eta Arrateren artean jokatu zen azken partida, eta 30 eta 27 irabazi zuten lehenengoek. Aurretik ibili ziren markagailuan galtzaileak, 12 eta 24 tantoko abantaila nabarmenagaz, eta bazirudien partida erraz irabaziko zutela, baina Jaunarenaren sakeaz eta Orbearen eskuko minagaz baliatuta, 24 eta 24 berdintzea lortu zuten irabazleek.
“Golpe psikologiko latza izan adzen Orbearentzat eta Arraterentzat, eta azken aurrekoetarako heltzeko zuten aukera bertan behera bota zuten azken tantoetan Jaunarena nafarraren eta Foster lekeitiarraren ziurtasunaren aurrean”.
Lehen postua lehian. Beraz,
Astigarraga eta Egaña eta
Telleria eta Conde bikoteen artean erabakiko da domekan [otsailak 19],
10:00etan, sailkapenaren lehen postua. Bikote biak daude azken aurrekoetarako sailkatuta, baina lehen bi postuak erabakitzeko daude. Hirugarren eta laugarren postuek, berriz, badute jabea: 3. postuan Beraza eta Etxebarria elgoibartarrak sailkatu dira eta 4. postuan Moral lekeitiarra eta Laka mendexarra.