Bertsotruk egitasmoaren bigarren saioa eduki zuten Lea-Artibai eta Hernaniko Bertso-Eskolek, barikuan [otsailak 10], Markina-Xemeingo Buztarri tabernan. Eskola bakoitzeko lau bertsolari aritu ziren bertsotan: Lea-Artibairen izenean
Eneko Arrate eta
Nahia Ibarzabal markina-xemeindarrak,
Lander Ibarluzea Aitxulua etxebarritarra eta
IƱaki Lersundi ondarrutarra, eta Hernaniren izenean
Iker Osa,
Oier Iurramendi, Andoni Mujika eta
Arnaitz Lasarte. Gai jartzailea
Nerea Ibarzabal izan zen, eta guztien artean saio “ederra” osatu zuten.
Bertsozaleek ere ez zuten hutsik egin, eta saioaren momentu batzuetan beteta egon zen Buztarri. Entzuleak “pozik” geratu zirela azaldu dute antolatzaileek.
Lea-Artibai eta Hernaniko bertsol-eskolen arteko desafioa Buztarri tabernan. Argazkia: Markina-Xemeingo Bertso Eskola
Hitzordu gehiago. Guztira, 27 dira aurtengo Bertsotruk egitasmoan parte hartzen ari diren bertso eskolak. Hiruko taldeetan banatzen dira, eta Lea-Artibaiko taldeari Hernani eta Sakanako Bertso Eskolak egokitu zaizkio taldean. Lea-Artibaiko taldeak egin ditu saioak Hernanigaz bai etxean zein kanpoan, eta Sakanakoekin ere bertso trukean aritzeko asmoa daukate.