Aurreko barikuan [otsailak 10]
lan istripuaren ondorioz hildako 35 urteko gazte mutrikuarraren heriotza gogor salatu dute gaur [otsailak 14] eguerdian Adegik Donostian duen egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak batu dira protestan,
Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea lelopean.
Gehiengo sindikalak nabarmendu duenez, aurreko astean Azkoitiko Ibarmia enpresan gertatutako lan istripua salatu eta arbuiatu nahi izan dute gaurko ekintzarekin, eta Ibarmia enpresak istripuarekiko izan duen jarrera “lotsagarria” gogor salatu nahi izan dute. “Ezkutatu egin dute istripua gertatu izana. Portaera hau oso larria da. Are gehiago, enpresaren burua Adegiko zuzendaritzako kidea denean”.
Adegi aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia:ELA