Mutrikuko Korrika Batzordea lanean hasita dago, eta Korrikaren antolatzaileek bertan parte hartzeko gonbitea egin diete herriko taldeei zein herritarrei, bertan proposamenak zein iritziak eman, eta euskararen aldeko lasterketa erraldoiari behar moduko erantzuna emateko. “Lan egiteko gogoa, ilusioa, nahia edo dena delakoa duenak ateak parez pare ditu zabalik”
Taldea
astean behin batzen da Luardon. Eta hurrengo batzarra bihar [otsailak 15], 19:00etan, egingo dutela jakitera eman dute. 20. Korrika, hain zuzen ere, apirilaren 5ean ailegatuko da Mutrikura; 09:30ak aldera sartutako da Debatik, eta bertatik Ondarroa aldera zuzenduko da euskararen aldeko lasterketa. “Egun horretarako prestaketa lanak egin beharko dira, eta aurreko egunak eta asteak girotzeko ekitaldiak pentsatu ere bai”.