Baraiazarra nagusitu da Kintxopeko zaldi mando probetan
Asteburuan jokatu dute Ispasterko 22. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa, eta Muxikako Maume auzoko Baraiarrazaren zaldia nagusitu da 80 eta erdi untze eta metro bateko markagaz.Etxebarriko Adorria Anaiak-en zaldia geratu da bigarren, eta Azkoitiko...
Etxebarriko Adorria Anaiak-en zaldia geratu da bigarren, eta Azkoitiko Txibilterren zaldia sailkatu da hirugarren.
Ispasterko Udalak jakitera eman duenez, probak «oso on- do» joan dira, eta hiru egunetan jende ugari egon bada ere, domeka izan zen jendetsuena.
Barikuan egin zuten lehenengo saioa Etxebarriko Adorria anaien, Kortezubiko Eurtenetxeren eta Laukizko Landazabalen zaldiek, eta Etxebarriko Adorria Anaien zaldiak jarri zuen marka. Baina zapatuan Maumeko Baraiazarraren zaldiak gainditu egin zuen, eta azken saioko zaldiek ezin izan zuten hobetu.