Salmenta onak, Markina-Xemeingo XV. Zuhaitz eta Landare Azokan
Salmentekin «pozik» geratu dira aurten, Markina-Xemeingo XV. Zuhaitz eta Landare Azokan parte hartu duten 11 mintegiak. Saltzaileek HITZAri jakin eragin ziotenez, salmentak ondo joan ziren, eta jendeak asko erosi zuen.Batez ere, bertokoak ez diren la...
Batez ere, bertokoak ez diren landareek eduki zuten eskaera handiena, mimosek, esate baterako. «Jendeak landare exotikoak direnak nahi ditu», aitatu zuten mintegiaren arduradunek. Zuhaitzen artean, sagarrondoak saldu zituzten gehienbat.
Eguraldiak ere asko lagundu zuela gaineratu zuten. «Iaz euria egin zuen, eta aurten ateri eduki dugu. Horrek ere eragina dauka salmentetan. Dena dela, Markina-Xemeingo azoka honetan beti saltzen da, jendea erostera etortzen da».
Zuhaitzen artean sagarrondoak nagusi izan baziren ere, madariondoak eta gereziondoak ere ondo saldu direla nabarmendu zuten saltzaileek, eta 12:00ak aldera jende iladak eduki zituztela azpimarratu zuen batek.
Izotzaren eragina
Aurten, gainera, azkenaldian nahikoa izotz egin duela eta, landare eta zuhaitz asko kaltetu dira. «Eta horrek ere salmentak gehitzea eragin du».
Erosleek Euskal Herrikoak diren espezieak baino kanpokoak direnak nahiago zituztela ere azaldu zuten mintegietakoek. «Klima aldetik, Euskal Herria nahikoa nahasia da, eta zailagoa izaten da landare eta zuhaitz batzuk haztea. Baina jendeak horiek nahi ditu». Landare txiki eta koloretsuek ere herritaren arreta erakarri zuten. «Badirudi udaberri gosez gaudela».
Orokorrean, giro ona izan zennagusi Plazabarripean, eta herritarren harantza-honantza handia izan zen; jende asko ikus zitekeen eskuan poltsaren bat zera- mala.
Gozoak saltzen egon zirenek ere salmenta onak eduki zituztela azaldu zuten. Gainera, erosketak egin eta gero, taloa jateko aukera ere eduki zuten herritarrek.