Aratusteen zain, neguko usadioekin aurrera jarraituko dute Lea-Artibaiko zenbait herritan. Basatozte, basaratuzte, txitxiburduntzi, sasikoipetsu… Herri bakoitzak bere esateko modua du, eta ospatzeko modua ere bakoitzak berea dauka. Zotza eskuan hartuta, txerrikiak sutan erre eta jateko aukera edukiko dute zenbait herritan.
EGITARAUA
- Ziortza-Bolibar (otsailak 18, zapatua); Markola guraso elkarteak eta Aranbaltzek antolatuta:
- 17:00etan San Blas opil tailerra.
- 18:00etan umeentzako jolasak.
- 19:00etan Txitxiburduntzia.
- Berriatua (otsailak 19, domeka):
- 16:30ean txitxiburduntzia egingo dute Anaitasuna elkartean. Erretiratuentzako ekintza izango da.
- Berriatua (otsailak 23, eguena):
- 19:00etan txitxiburduntzi herrikoia, Mendibarren frontoiaren atzeko aldean. Oharra: janaria eta edaria bakoitzak eraman behar ditu; sua egingo da txorizoa erretzeko.
- Lekeitio (otsailak 23, eguena):
- Sasikoipetsu eguna. Kalejira, Aittitta Makurra taldeko txikirri-txikirrigaz.
- Markina-Xemein (otsailak 23, eguena):
- 19:00etan. Txitxiburduntzi herrikoia egiteko hitzordua jarri dute, Goiko Portalean.