Aratusteei begirako basatozteak
Busturialdeko herrietan eta Ziortza-Bolibarren asteburuan egingo dute aratuste aurreko usadio zaharra; Lekeition eta Markina-Xemeinen, datorren eguenean; Gernikan eta Berriatuan, bietan.Aratusteen zain, neguko usadioekin aurrera jarraituko dute Lea-Art...
Busturialdeko herrietan eta Ziortza-Bolibarren asteburuan egingo dute aratuste aurreko usadio zaharra; Lekeition eta Markina-Xemeinen, datorren eguenean; Gernikan eta Berriatuan, bietan.
Aratusteen zain, neguko usadioekin aurrera jarraituko dute Lea-Artibaiko eta Busturialdeko herri askotan. Basatozte, basaratuzte, txitxiburduntzi, sasikoipetsu…, herri bakoitzak bere esateko modua eta ospatzeko modua dauka.Herri batzuetan asteburu honetan egingo dituzte ekintzak, eta beste batzuetan, hurrengoan. Gernika-Lumon, esate baterako, Eguen Zuri ospatuko dute eguenean; umeek, urtero legez, gozoki bidea egingo dute.