Aste Santurako prest egongo da Isuntzaren elkarteko estalkia
Aste batzuk barru hasiko ditu Lekeitioko Udalak Isuntza Arraun Elkarteak erabiltzen duen lokalaren erreteila eta, era berean, Zita Hoteleko terraza denaren konponketa lanak. Erreteila «oso egoera txarrean» dagoela esan dute, eta udalarentzat «ezinbe...
2015ean egin zituen Lekeitioko Udalak erreteila konpontzeko lehen lanak. Euria egitean Isuntzako lokaletara ur asko sartzen zelako eta han edozein ekintza egitea arriskutsua zelako, ur iragazpenak ekiditea izan zuten helburu lehen fase hartan. Bide batez, gainera, Isuntza Arraun Elkartearen tresneria gordetzeko erabiltzen duen plazako garajeetako sailari behin-behineko itxidura egin zioten, ekipamenduaren segurtasuna bermatzeko asmoz.
Lehen fasean teilatuaren 550 metro koadro konpondu zituen udalak, eta lanek 87.055 euroko kostua izan zuten.
265 metro koadro
Oraingoan, berriz, gainontzeko 265 metro koadroak konponduko dituzte, eta bigarren fasea gauzatzeko, 47.647 euroko inbertsioa beharko dutela jakitera eman dute.
Estalki osoa konpontzeko 137.703 euro erabiliko ditu udalak guztira.