Aulestiko Ubilla taberna-aterpetxea errentan hartzeko aukera, eskura
Herrigunean kokatuta, Aulestiko Ubilla taberna-aterpetxeak askotariko aukerak eskaintzen ditu. Eta orain, bateko eta besteko herritarrek errentan hartzeko aukera daukate.Aulestiko Udalak jakitera eman duenez, kontratuaren iraupena urte batekoa izango d...
Aulestiko Udalak jakitera eman duenez, kontratuaren iraupena urte batekoa izango da. «Zortzi urteko muga dago, eta urtez urte luzatu ahal izango da».
Urteko oinarrizko errenta 3.600 euro+BEZ dira. Eta eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 27ko 14:00etan amaituko dela aurreratu dute.
Azpiegiturak
Gaur egun, Ubillak 28 lagunek lo egiteko lekua dauka. Horrez gain, jantoki bat eta komunak ditu. Gelei dagokienez, hamasei lagunentzako gela bat dauka, sei lagunentzako bi gela eta lau lagunentzako gela bat.
Horrez gain, kokapena ere berezia da. Izan ere, Lea Ibarraren bihotzean kokatuta, Lea ibilbidearen aldamenean dago, eta mendiz inguratuta, askotariko ibilbideak egiteko aukerak eskaini ahal ditu. Oro har, herrigunean badago ere, gune lasaia da.
Horrenbestez, azpiegitura horiekin guztiekin, tabernaren eta aterpetxearen ustiapena bere gain hartzen dituenak askotariko eskaintzak egiteko aukera edukiko du.
Interesatuek Aulestiko udaletxera jo beharko dute (Donibane enparantza, 1) informazioa eskatu edota dokumentazioa aurkezteko: 94-627 90 06. Posta elektronikora ere idatzi ahal da: idazkaritza.aulesti@bizkaia.org. Informazio guztia kontratatzailearen profilean ikusi ahal da: www.aulesti.eus.
Puntuazioa
Aurkezten diren proiektuak honela puntuatuko dituztela jakietera eman dute udal iturriek: proiektu onena (gehienez ere 50 puntu), proiektuaren lanketa eta bideragarritasuna (6 puntu), ustiaketa (30 puntu), sortutako lanpostuak (8 puntu), herrira eta herritarrengana egokituta egotea (6 puntu), eskainitako prezioa (20 puntu) eta ostalaritzan edo turismoan esperientzia edukitzea (15 puntu).