Beatriz Zubikarairen omenez Ondarroako Helduak Abantin taldeak egindako gutuna
Beatriz, Bea!
Beatriz Zubikarairen hutsune galanta sentitzen dogu urte pilo baten alkarregaz kristau ibilbidea egin dogunok. Ezin dogu ahaztu fedearen indarrak emon dautsan adorea hainbat ekintzetan parte hartze zuzena eukiteko.
Bere izate apaletik asko ikasi dogu, baina zenbat gauza geldittu jakuz aidean…
Bat-batean alde egiteak zelako premiazkoa genduan ikustera eroan gaitu.
Asko luzatuko genduke beregaitik esan geinkezenakin, eta motz geldittu. Horregatik berari zuzendutako hitz honeikin omenalditxo bat egitera gatoz:
Beatriz, Bea, berba baten esanda: EKINTZAILEA! Ezetzik, sekulebez!!! Bai, ostera, sarri-sarri, «neuk egingo dot hori». Giza mailan, irakaskuntzan ezagutu zaitugu, Eliz zerbitzuan, kristau taldean hausnarketa sakonekin.
Euskera eta Euskal Herriaren alde hainbat eta hainbat lan, eten barik, zarata barik, arduratsu… Azkeneraino, eredu edo ejenplu ederra guztiontzat.
–Nekane Landaribar. Helduak Abantin elkartearen izenean.