Markola guraso elkarteak eta Aranbaltz kultur elkarteak hirugarren urtez jarraian antolatu dituzte elkarlanean aratusteei lotutako ekintzak frontoian.
Aratusteak Ziortza-Bolibarren
Gaurkoan [otsailak 18, zapatua], San Blas opil tailerra izan dute aukeran umeek 17:00etan; “esku ona” erakutsi dute gaztetxoek; ondoren, 18:00ak inguruan hasita,
jolasten ibili dira; sokatiran, sagar jokoan, arrautza jokoan… Eta amaitzeko, 19:00ak bueltan, txitxiburduntzi egin dute. Pozik ibili dira umeak, zein baino zein mozorro dotoreagoagaz.