Demasa parte hartze prozesuaren lehen saioa egin dute Mutrikun, euskararen erabilera sendotzeko
Elkar ezagutzeko dinamika bat egin dute lehenik eta behin, eta hiru taldetan banatuta, azterketa komunitarioa egin dute ondoren “Informazio pila bat atera dutgu talde bakoitzetik, bigarren saiorako oinarriak hartzeko”, azaldu du Ozaitak. Hamaiketakoa egiteko tartea hartu dute ondoren, eta amaitzeko, etorkizuneko Mutriku nola irudikatzen duten zehazteko ariketa bat egin dute.
Beste bi saio. Demasaren bigarren saioa martxoaren 4an egingo dute; horretan, gaurko diagnostikotik abiatuta, alorrak sailkatuko dituzte, eta batzuk lehenetsi. Hirugarren saioan (martxoaren 18an izango da) proposamen horietatik batzuk aukeratu, eta horiek nola antolatu erabakiko dute.