Bizkaibusek Landabasoko geltokia berreskuratu du
Bizkaibusek Bermeoko Landabaso industriaguneko geltokia berreskuratu du; atzo hasi zen horretan geldialdiak egiten, hain zuzen ere.Zerbitzu zuzenak izan ezik, A3527 lineako gainerako autobusak Etxetxubarri geralekuan geldituko direla jakinarazi dute au...
Zerbitzu zuzenak izan ezik, A3527 lineako gainerako autobusak Etxetxubarri geralekuan geldituko direla jakinarazi dute autobus arduradunek Bermeo-Bilbo noranzkoan.
Bilbo-Bermeo noranzkoan, berriz, Bizkaibusak geldialdia egingo du, baldin eta erabiltzaileek gelditzeko eskatzen badute.
Herritarrek eta Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari eskaera egin ondoren hartu dute geltoki hori berreskuratzeko erabakia.
Saihesbidea egiteko lanak hasi aurretik, Bizkaibusek geltokia zeukan Landabasoko industriagunean. Gerora, kendu egin zuten, eta herritarrak sinadurak batzen hasi ziren. Batutako sinadura horiek udalera zein Bizkaiko Foru Aldundira bidali zituzten herritarrek.
Urtarrilean Bermeoko Udalak jakinarazi zuen, aldundiari geltoki hori berreskuratzeko eskaera egin ziola. Autobus aterpe bat eta dagokion informazioa jartzea ere eskatu zioten.
Benito Ibarrolaza zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, «albiste ona da Bermeoko herritarrentzat, batez ere, garraio publikoa erabiltzen duten bermeotarren eskaera bat delako».