Zine klasikoa berreskuratzeko asmoa dauka Zinemazaleen Elkarteak. Zehatzago esateko, Zinearen historiako pelikula mitikoak
pantaila handian ikusteko aukera eskainiko dute. “Filmeetako batzuk entzunez ezagutzen ditugu bakarrik, beste batzuk telebistako formato txikian ikusi ditugulako ezagutzen ditugu, eta gitxi batzuk, adina dutela arrazoi, ezagutzen dituzte aintzina zineman bertan ikusteko zortea izan zutelako”, diote elkartekoek. Bihartik aurrera [otsailak 23], baina, zine klasikoa bere jatorrizko formato haundian ikusi ahalko da
Lekeitioko Ikusgarri aretoan.
Casablanca,
Las uvas de la Ira,
Rebecca,
Solo ante el peligro,
Ser o no Ser,
Con la muerte en los talones,
El ladrón de bicicletas,
El Padrino,
El puente sobre el rio Kwai,
El Verdugo,
Dersu Uzala edo
La Vida de Bryan eskainiko dituzte, beste hainbat eta hainbat filme esanguratsuren artean.
‘Con faldas y a lo loco’ filmaren irudia.
Bihar [otsailak 23] zine klubeko estrenaldian, Billy Wilderren maisulanetako bat emango dute:
Con faldas y a lo loco komedia paregabea. Jack Lemmon, Tony Curtis eta Marilyn Monroe dira filmeko antzezlari nagusiak.
Zinemazale elkartekoek gogora ekarri dutenez, betiko modura, edonork,
www.zinemazaleak.eus webgunean sartu eta ikusi nahi lukeen pelikula eska dezake.
Zine klasikoaren proiekzioak
hilabete bakoitzeko azken eguenetan izango dira, arratsaldeko
20:30ean.
Sarrerak berriz, 1,50 euro balioko ditu bazkideentzat eta 3 euro beste guztientzat.