Markina-Xemeingo Udalak kartelak itsasteko panelak jarriko ditu
Iragarkiak eta kartelak jartzeko euskarri aproposak eskainiko dizkiete herritarrei, herriko horma eta kaleek itxura garbi eta txukunagoa erakutsi eta herriko ondarea zaintzea lortzeko asmoz.
Guztira, 11 panel jarriko dituzte herriko txoko ezberdinetan, eta zehaztu dutenez, orain arte kartel gehienak jarri izan diren hormen ondoan kokatuko dituzte. “Kasu batzuetan, hormara itsatsita joango dira, beste batzuetan, ostera, lurrera lotuta joango dira euskarriekin”.
Udalak jakitera eman duenez, bere ardura izango da panelen garbiketa eta mantenua. Hala ere, panelen funtzionamendua eta erabilera egokia izan dadin, herriko norbanako, talde eta elkarteen laguntza lortu nahi dute.