Berriatuak Poesiaren Nazioarteko Egunagaz bat egingo du
Poesiaren Nazioarteko Eguna da bihar [martxoak 2]. Eta horren harira, Berriatuko Udalak antolatuta poesia lantzeko saioa egingo da liburutegian. Yolanda Arrieta idazleak gidatuta, Aho bete amets izenburua daukan saioan parte hartu ahalko dute 4-7 urte bitarteko umeek eta horien gurasoek. Saioa ahozko poesiarekin jolasteko ekintza bat izango da, eta 17:00etatik 18:30era egingo da.