Ekintza kulturala zapatuan [martxoak 4] egingo da, Arrigorri ostatuan. Kantu bazkariak iaz eduki zuen arrakasta ikusita, aurten berriro antolatzea erabaki dute Zubi Zahar herri ikastolako guraso elkarteko kideek. “Herrian kantu zaletasuna badagoela ikusita, aurten ere kantu bazkaria egingo dugu”.
Kantu bazkaria 14 urtetik gorakoentzat izango da. Eta sarrerak, berriz, Garoa, Irkaitz, Kurike eta ikastolan bertan daude salgai. Horiek lortzeko azken aukera bihar [martxoak 2] iluntzea izango dela jakitera eman dute. Nabarmendu dutenez, sarrera oso gutxi geratzen dira. “100 sarrera jarri ditugu salgai, eta 80 bat salduta daude”.
Kantu bazkariari dagokionez, jana antolatzaileek eurek prestatuko dute, eskualdeko produktuekin. Iaz egin modura, gainera, Angel Marizkurrenak, Aitor Ibarra Jalisco-k eta Francisco Santxotenak girotuko dute. Bazkaria 14:30ean izango da, baina aurretik ere kalejira musikatua egingo dute. Kantuzaleak batzeko hitzordua Alamedan ipini dute, 13:00etan. Antolatzaileek, gainera, iaz banatutako kantu liburuxka ekartzea gomendatu dute, eta ez daukanak, bertan erosteko aukera izango du.
IAZKO ARGAZKI GALERIA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.