Julen Erezuma: 'Bunkerra'
Badakit danok ez garela bardinek. Gizakixe, zorion edo zoritxarrez, ezberdine da orohar bere espeziean. Oso antzekoak izen ahal gara, bai fisikoki eta bai izakeraz, baina sekule ez dire egon ezta egongo bi igualak.
Baten batek esango deu… «Zelan zauz horren seguru?» Ba… nire iritzi apala da, baina nik uste bi gizaki igualak gagozan/dagozan egunien… gizakixek gizaki izetie itziko dabela eta probeta izaki izetien ondorio izengo dala.
Baina ez naiten bidetik urten. Ezberdintasun guzti horretaz gain… bardintasun bat dekogu edo dekogula iruditzen jat niri, behintzet. Eta honako hau da:
Zelan pailazo arrainek anemonie… zelan dortokiek eta karakolak beren oskola… zelan ostrukiek lurrien burue sartzeko zuloa… danok dekogu gure babesleku berezi hori. Umetan aitan edo aman besoak ziren horiek, nagusitzen beste nunun topetan ahalegintzen gara.
Eta nire ustez, babesleku berezi hori etxie da. Etxie… gure bunker berezi hori, zein, bertan sartzen garen momentuen, ate dimensional bat balitz legez transformeu eta arazo danetatik aisletan gaituena. Nor ez da egun txar baten, etxera heltzeko desietan egon? Nok ez deu etxera sartu eta barrutik zerraile emon ostien, asperen txiki bat bota eta lasaitasun berezi eta izugarri hori sentidu? Nok ez deu momentu horretan, aman edo aitan besoek sentiarazten euzkuen babes hori sentidu?
Eta etxien bertan, beste bunker ezberdin batzuk aipatu ahalko neukez. Bakotxak berena deko. Adibidez, bainerie. Tramankulu berezi hori zein uregaz bete eta girotze musika apur bat eta bainera inguruen kandela batzuk jarri ostien (hau aukerakoa da), bertan sartu eta dekogun estres guztixe desagertarazteko gai dana… Edo oihe/sofa. Tramankulu horrek zeintzuk, euretan etzun eta manta bategaz bururaino tapeu ostien begixek izten doguz bixerko egune ahal dan arinen heltzeko esperantziegaz eta egun txar hau desagertarazteko gaitasune dekienak… Eta nire gustokoena. Dutxie. Asmakisunetan asmakisunena. Honek baineriek dekozen ahalmenak eukitiez gain, barruko pozak eta minek askatzeko gaitasun berezi bat deko.
Esanda be, ez dot sinesten nonor egoterik, inoz dutxan bakarrizketarik euki ez dabenik… edo bere abestirik gustokoenak abestu ez dabezenik… Baina, niretzat, dutxiek daukon onena, barruko minek desagertarazteko edo behintzet txikitzeko dekon gaitasune da. Ala ez dozue inoz negarrik ein dutxan? Ba nik bai…, hainbatetan. Gogoan dekot, aman etxien bizi nintzenien be, dutxa bat hartzen nebala bertan negar lasai ein eta gorpuzkera barri bategaz urtetako. Ganera, etxie dan bunker horretako minibunker horrek dekien onena, konbinatu ahal direla da. Bainera-sofa edo dutxa-oihe, edo sofa-bainera-oihe…
Ia ba… segidu daigun gure ezberdintasun horretan bardinek izeten. Eta gure bardintasun horretan ezberdinek. Mundue gure anemona, oskol, maskor eta abarregaz, politxaua dalako.