Galiziako ordezkaritzaren bisita hartuko du Geoparkeak
Geoparkeak Galiziako Ortegal eskualdeko (Coruña) alkateek eta zinegotziek osatutako ordezkaritzaren bisita hartuko du, datorren astean. Geoparkeak nabarmendu duenez, bisitaldiaren helburua Geoparkearen funtzionamendua eta kudeaketa eredua gertutik ezagutzera ematea dira. “Hain zuzen ere, Galiziako Ortegal eskualdeko udalak (Cariño, Cedeira, Cerdido, Moeche, Ortigueira, San Sadurniño eta Valdoviño) Xeoparque do Cabo Ortegal geoparkea bultzatzeko lanean dabiltza buru-belarri”.
Leire Barriuso Georparkearen arduradunak egingo die harrera bisitariei, eta astelehenean [martxoak 6] eta martitzenean [martxoak 7] Geoparkea osatzen duten hiru udalerriak (Mutriku, Deba eta Zumaia) bisitatuko dituzte, baita bertako interesgune nagusiak ere. Mutriku martitzean bisitatuko dute, eta bertan Nautilus Ikasgune Geologikoa eta Mutrikuko hirigune historikoa ezagutuko dituzte.