Espeleologia jardunaldiak antolatu dituzte asteburuan, Antsotegin
Antsotegi Kultur Egarriz egitasmoagaz jarraituz, Espeleologia jardunaldiak antolatu dituzte astebururako Antsotegin. Alde batetik, espeleologia hobeto ezagutu eta Lea-Artibaiko koben barri jakiteko aukera egongo da bihar 19:00etan, Oier Gorosabel ADES ...
Oier Gorosabelek bihar ezagutzera emango duen Lea-Artibaiko koba batera izango dela irteera jakitera eman dute Antsotegikoek. 10:00etan irtengo dira Antsotegitik parte hartzaileak Lea Artibaiko barnealdeak ezagutzera, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, kopetako argia eta ekintza egiteko arropak norbere kontu izango dira.