Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko pilotariak, Euskal Ligaren finalean
Kadete eta gazte mailako finalak hartuko ditu gaur, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuak. Federazioen arteko GRAVNI txapelketa jokatzen hasiko dira pilotariakEuskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben arteko txa...
Kadete eta gazte mailako finalak hartuko ditu gaur, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuak. Federazioen arteko GRAVNI txapelketa jokatzen hasiko dira pilotariak
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben arteko txapelketaren finalak jokatuko dira asteburuan, eta bertan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko ordezkaritza zabal bat titulu preziatua lortzen saiatuko da. Federakuntzak igorritako datuen arabera, asteburuan 25 final jokatuko dira, eta horietako lautan Markina-Xemeingo esku pilota taldea, Markina-Xemeingo zesta-punta taldea eta Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteko kideak ariko dira nor baino nor.Zesta-puntari dagokionez, kadete eta gazte mailako finalak hartuko ditu Markina-Xemeingo Uni pilotalekuak gaur, 19:00etatik aurrera. Kadete mailan Mutrikuko Danok Bateko Zuhaitz Arrillagak eta Aratz Mendizabalek Euskal Jai Gernikako Aritz Arratibel eta IƱigo Undaren aurka jokatuko dute. Gazte mailan, berriz, Zumaiako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak Danok Bateko Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek.
Etzi, berriz, Nagusiak EHL mailako zesta-punta finala jokatuko Zumaiako Aitzuri pilotalekuean, 11:00etatik aurrera. Markina2 taldeko Jon Meabebasterretxeak eta Mikel Elkorobarrutiak Noaiango bikotea izango dute aurkari.
Esku pilotan, berriz, Markina-Xemeingo eta Adiskide taldeak izango dira gazte mailako binakako txapelketaren protagonistak. Markina-Xemeingo taldetik Josu Agirreamalloak eta Aimar Ibarlozak irtengo dute kantxara txapelaren bila.
Federazioen artean
Txapelketa bat amaitu eta beste bateri ekingo diote pilotariek. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatuta, bihar hasiko da GRAVNI federazioen arteko pilota munduko txapelketa garrantzitsuena.
Txapelketaren sistema iazko bera izango da, eta bertan Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako, Iparraldeko eta Errioxako pilota federazioek parte hartuko dute. Bost jardunalditan banatuta, buelta bakarreko ligaxka bat jokatuko da apirilaren 9ra bitartean, eta jarraian, apirilaren 23an, finalerdia jokatuko da. Astebete beranduago final handiak helduko dira, oraindik erabakitzeke dagoen egoitza batean.
Lehenengo jardunaldian Gipuzkoak Nafarroaren aurka neurtuko ditu indarrak, eta Bizkaiak Errioxaren aurka.
Lehiari dagokionez, Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko zesta-punta partidak Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatuko dira bihar, 17:00etatik aurrera, gazte, 22 urtez azpi eta nagusi mailan.
Esku pilotako partidak, berriz, Barakaldon jokatuko dituzte bihar. Gazte, 22 urtez azpiko eta maila nagusiko norgehiagokak jokatuko dira banaka eta binaka. Bertoko ordezkaritzari dagokionez, Mikel Urizar markina-xemeindarrak 22 urtez azpiko banakako partida jokatuko du 17:00etan.