Lur jausiaren urteurrena gogora ekartzeko martxa egingo dute bihar kaltetuek
Herritarrei zapi gorriak soinean jantzita joateko deia egin du gestorak. 84 familiak oraindik ere euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen dute. Dirua lortzeko ahaleginetan jarraitzen du UdalakSaiñazio mendi azpixan gestorako kideek martxa bat antola...
Herritarrei zapi gorriak soinean jantzita joateko deia egin du gestorak. 84 familiak oraindik ere euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen dute. Dirua lortzeko ahaleginetan jarraitzen du Udalak
Saiñazio mendi azpixan gestorako kideek martxa bat antolatu dute bihar. Izan ere, urtebete pasa da euren etxebizitzak, lokalak eta lurrak utzi behar izan zituztenetik, eta hori gogoan, protesta egingo dute euren etxebizitzen paretik.Gestorako iturriek adierazi dutenez, protesta isilak 12:30ean irtengo San Ignaziotik, eta handik Kofradia Zaharrera joan dira. Herritarrei zapi gorriak soinean joateko deia egin diete.
Lanek, bestalde, martxa oso onean jarraitzen dute. Makinak, esate baterako, Kamiñalderantz zihoan bidera eroritako lurra eta harriak kentzen ari dira momentu honetan.
Finantzatzea lotu barik
Urtebete pasa baldin bada ere, San Ignazio kaleko 84 familiak euren etxebizitzetatik kanpora jarraitzen du. Eta gaiagaz lotuta, bestalde, mendian egin beharreko lanen finantzatzeak oraindik ere lotu barik jarraitzen duela gogora ekarri nahi izan du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. «Urtebete luze pasa den arren, oraindik larrialdi lanak ordaintzeko beharrezkoa dugun dirua ez da Ondarroara iritsi, eta hori kezkagarria da. Lan horiek soilik bermatuko dute joan den urtean gertatutako ez errepikatzea».
Nabarmendu dutenez, dirua iritsi ez bada ere, udalak bide ezberdinetatik dirua lortzeko saiakera egiten jarraitzen du. «Kaltetu guztiak modu seguruan etxera itzultzeko aukera izan dezaten lortu behar dugu».
Udalak jakitera eman duenez, gainera, azken urtean hainbat izan dira Kamiñaldeko mendi magalak eragindako buruhausteak. «Baina udalak herri gisa ondo erantzun dugula uste du, eta horregatik garaiak eskatutako erantzuna eman duten herritar guztiak zoriondo nahi ditu. Eredugarria izan da herriak egoera zailenetan erakutsitako elkartasuna».