Arantza Zulueta espetxeratzeko eskatu du AVT-k
Asociacion de Victimas del Terrorismok (AVT) hala eskatuta, Zuluetak Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar da martxoaren 21ean. Agerraldia, hain justu, abokatuaren egoeraz berba egiteko da. Eta Abokatuak.eus-ek jakitera eman duenez, AVT-k uste du Zuluetak “ihes egiteko arriskua” dagoela, eta abokatua espetxeratzeko eskatuko du, ustez.
Otsailaren 24an geratu zen aska Zulueta. Orain, baina, AVT-k 2010ean auzipetu zuten beste auzi bategatik espetxeratzeko eskatuko du. 2010ean Zulueta beste abokatu batzuekin batera atxilotu zuten, eta auzi horretako akusazioa ere beste auziko bera da.
Abokatuak.eus-ek dionez, Zulueta berriro espetxean sartzeko eskaera hori AVT-k daukan eskubide penalaren ikuspuntutik eta “mendeku eta jazarpen pertsonaletik” ulertu ahal da.
Abokatuek diotenez, Zulueta espetxeratzeko arrazoi juridikorik ez dago, ez orain ezta lehen ere. “Beraz, aske egoten jarraitu behar duela esaten jarraituko dugu”.