Zelaietaburuko lanak, ikusgai, argazkien bidez
Zelaietaburuko garbiketa lanen eta deshobiraketen argazkiak ikusgai jarri ditu Ahaztuen Oroimena Elkarteak Etxebarriko udaletxean. 100 argazki baino gehiago jarri ditu elkarteak hamabi paneletan banatuta, eta panelez panel, Zelaietaburuko prozesu guzti...
Zelaietaburuko garbiketa lanen eta deshobiraketen argazkiak ikusgai jarri ditu Ahaztuen Oroimena Elkarteak Etxebarriko udaletxean. 100 argazki baino gehiago jarri ditu elkarteak hamabi paneletan banatuta, eta panelez panel, Zelaietaburuko prozesu guztia jarraitu daiteke. Erakusketa apirilaren 2 arte egongo da ikusgai, astegunetan 09:00etatik 14:00etara eta asteburuetan 16:30etik 18:30era.