Zabiel kultur etxeko ganbara musikazalez bete da gaur [martxoak 18] eguerdian.
Josean Pascualen zuzendaritzapean, Carmen obertura (G. Bizet), Igor pintzea guda dantzak (A. Borodin), 2. Suitea banda militarrerako (G. Holst), Mendi-mendiyan (J.M. Usandizaga) eta Big band signatures (J. Higgins) piezak eskainiko ditu bandak.
Udaberri Kontzertuak bost pieza ekarri ditu Zabielera
Arreta handiz jarraitu dute ikus-entzuleek kontzertua, adi-adi. Txaloz agurtu dituzte musikariak. Eta amaieran, bandako bazkide egiteko aukera eduki dute herritarrek. Ohi bezala, CD bat jaso dute opari bazkide berriek.
20:00etan, Donostiako Musikalis abesbatza ikusteko aukera egongo da. Komentuan jarri dute hitzordua.
Hurrengo emanaldiak. Martxoaren 25ean jarraituko du Mutrikuko Udalak antolaturiko Musika Hilabeteak. Easo abesbatzaren kontzertua egongo da, Parrokian. Apirilaren 8an, berriz, Arriola & Barandiaran biolin eta piano taldeak eskainiko du emanaldia, komentuan.
Musikariei egindako lana aitortu diete.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.