Ziortza-Bolibarko Udalak Kirol, kultur eta hirigintza arloko gaiak landuko ditu herritarrekin
Hirigintza, Kirola eta Kultura batzorde irekia egingo dute bihar [martxoak 22], udaletxeko batzar aretoan, 19:00etatik aurrera.
Herritarren ekarpenak beharrezkoak direla iritzita, gai hauei buruz berba egingo dute: Kanpape eta zinburu guneko urbanizazioa, frontoia berritzeko lanak, Axpe, Gosta, Kortaguren eta Gerrika auzoetako bideen konponketak eta udal diru laguntzak emateko ordenantza orokorra.
Udal ordezkariek herritar guztiei gonbidapena luzatu diete, eta haien ekarpenak eskertzen dituztela nabarmendu dute.