EH Bilduk aurrekontuak lantzeko bigarren saioa egingo du gaur
Gernika-Lumoko EH Bilduk aurrekontuak lantzeko bigarren saioa egingo du gaur. Joan den astean egin zuten lehen bilera irekia, eta gaur egingo dute bigarren saioa. Hain justu, Elai-Alai areto txikian elkartuko dira, 19:00etan.Hurrengo bilerari begira, h...
Hurrengo bilerari begira, herritarrek lehen saioan egindako proposamenak aztertuko ditu EH Bilduk.
Hala, proposamen bakoitzaren balorazio ekonomikoa egingo du koalizio abertzaleak, dirutan zenbat suposatzen duen zehazteko. Hala, gaurko batzar irekian proposamenak lehenetsi eta EH Bilduren udal aurrekontuen proiektuan zeintzuk txertatu erabakiko dute.
Bat edo batek proposamen bat egin nahiko balu gernika@ehbildu.eus helbidera bidali ahalko lukeela jakinarazi dute.