Jule Goikoetxea ikerlariak ikastaroa eskainiko du Etxelilan
Ondarroako Udal Berdintasun Kontseiluak antolatuta, Estatu feminista eta federala eraikitzen ikastaroa emango du Jule Goikoetxea Mentxaka EHUko irakasle eta ikerlariak bihar eta etzi, Etxelilan.Biharko ikastaroa 17:00etatik 21:00etara izango da; eta et...
Biharko ikastaroa 17:00etatik 21:00etara izango da; eta etzikoa, 10:00etan hasi eta 14:00etara luzatuko da.
Estatu baten beharrizanaz
Ikastaroan estatu baten beharrizanaz ariko dira. «Behar ote dugu estaturik? Nork pentsatu izan ditu estatua eta haren funtzioak? Zein helbururekin sortzen dira? Zein motako estatua nahi dugu?». Horrelako galderak eta askoz gehiago erantzuten saiatuko dira bertaratuko direnak.
Hausnarketari ekiteko, «zientzia politikoaren oinarrietara» joko dutela adierazi dute, eta hortik jendartea, familia… aztertuko dituztela.
Jule Goikoetxea Donostian jaio zen, eta politikaren filosofia aztertu du. Azken hamarkadan Europako eta Kanadako unibertsitateetan egin ditu ikerketak.