Bizkaiko batel ligaren bi jardunaldi hartuko ditu Bermeok
Bizkaiko Batel Ligako VII. eta VIII. estropadak jokatuko dituzte asteburuan, Bermeon. Bihar 15:30ean uretaratuko dira; etzi, berriz, 10.30ean hasiko da lehia.Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeotik hamaika taldek lehiatuko dute estropada, eta Elant...
Busturialdeko taldeei dagokienez, Bermeotik hamaika taldek lehiatuko dute estropada, eta Elantxobeko lau talde egongo dira. Lea-Artibaitik, berriz, Isuntzatik eta Ondarroatik zazpina taldek parte hartuko dute.
Bestalde, bihar IX. Ibilbide Luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Pasai San Pedron. Gizonezkoetan Urdaibai, Isuntza eta Ondarroa lehiatuko dira, eta emakumezkoetan Lea-Artibai trainerua.