Bi autok eta anbulantzia batek eduki dute istripua gaur goizean, eta errepidea [BI-633] itxi egin dute; gutxi gorabehera 16:00ak arte egon da errepidea itxita. Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, zuritu bat egon da.
Errepidea orduetan itxita egon denez, zirkulazioan gorabeherak eragin ditu. Izan ere, Trabakuatik ehunka auto eta kamioi pasatzen dira egunero. Jakitera eman dutenez, Ermuko errepide zaharretik bideratu dute zirkulazioa.
Suhiltzaileka, larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira.