Iparra Galdu Baik plataformak Ibon Iparragirreri babesa adierazteko postal bidalketa jarri du martxan. Zapatuan eta domekan ziren jartzekoak mahaia Ondarroan, Kalekutzeko eskaileretan. Eguraldi txarra zegoela eta, zapatukoa bertan behera geratu zen, baina domekan jarri zuten. Herritarren artean “harrera ona” eduki duela jakin eragin dute plataformako kideek. 25 postal inguru gehiago batu dituzte, eta denera 200 postal bidali dituztela esan dute.
Ibon Iparragirreri postalak bidaliko dizkiete herritarrek. Argazkia: Larraitz Ibaibarriaga
“Kanpainaren helburua Iboni maite dugula esatea da, eta era berean, espetxeko zuzendaria horren jakitun izatea”, jakin eragin dute.
Kanpainari jarraipena emango diote asteburuan, eta bertan emango dute amaitutzat. Beraz, postala bidali nahi duenak zapatuan edukiko du aukera, Alamendan.