Antsotegitik Ama Birjinaren irudia dagoen ingurura arte dagoen pinadia ateratzen ari direla eta, bidegorria ixtea erabaki du Etxebarriko Udalak, «segurtasunagatik».
Beharginak lanean diharduten orduetan egongo da itxita hain zuzen ere, goizetik arratsaldera arte, eta gero, zabaldu egingo dute, asteburuan ere zabalik egongo delarik.
Pinu batzuk erortzeko arriskuan zeudela eta, Etxebarriko Udalak neurriak hartzeko eskaria egin zion lurren ugazabari. Lanek
datorren astera arte iraungo dute.
Etxebarriko bidegorriaren sarrera itxita.