Udalbiltzak dio ETAren armagabetzeari sostengua eman behar zaiola
Zehatz esateko, armagabetze prozesuari sostengu legala, politikoa, instituzionala eta soziala eman behar zaiola deritzo Udalbiltzak. “Ekinbide horrek gaur egungo euskal gatazkaren ondorioen aurrean irtenbidea emateko sekulako garrantzia dauka; elkarbizitzan sakontzeko, preso eta iheslari politikoen etxeratzea eta biktima guztien aitortza eta erreparazioa landu ahal izateko aukera emango du”.
Horren guztiaren aurrean, Udalbiltzak apirilaren 8an ETAk egingo duen armagabetzea “osoa, erabatekoa eta egiaztatutakoa” izatea espero duela esan du. “Horretarako, behar diren bermeka jarri beharko dira, inpartzialtasuna zaintzeko”. Halaber, armagabetzea “behar bezala burutzeko”, eragile aktiboak izateko eskatu die Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako gobernuei eta erakunde nagusiei.
Bide beretik, Espainiako eta Frantziako gobernuek laguntzeko eta part ehartzeko borondaretik ez badute, trabarik ez jartzeko eskatu die.
Udalbiltzak, baita ere, “bakearen artisauei” egiten ari diren lana aitortu eta apirilaren 8an ETAren armagabetzea egiten denean, Euskal Herriko hautetsi guztiei eta bereziki Udalbiltzara atxiki direnei, Baionara joateko dei egin nahi izan die, “bakearen artisau bilakatzeko”.
Behin armagabetzea eginda, Euskal Herri “justuago, solidarioagoa eta batuagoa” izateko lanean jarraituko duela dio.