Lekeitioko Azkue aretoa bete du Itoiz taldeko kideen hitzaldiak
Joan den zapatuan [apirilak 8] Lekeition elkartu ziren hitzaldia emateko, Mutrikuko Itoiz taldean aritutako Juan Carlos Perez eta Joseba Erkiaga. Hitzordua Kultur Etxeko Azkue aretoan izan zen, 18:00etan, eta 50 lagun batu ziren taldearen hasieretako kontuak entzuteko gogoz. Ia bi orduko solasaldia amaitutakoan, pozik agertu ziren bertan bildutakoak.
Lekitto Musika Banda 150.urteurrena ospatzen ari da aurten, eta urte osoko egitaraua aurkeztu dute. Horrela, hilero kontzertu bat eta hainbat hitzaldi eskainiko dituzte.
Hurrengo kontzertuak hauek izango dira: apirilaren 29, Lekitto Musika Banda; maiatzaren 27an, Legazpiko Musika Banda; eta ekainaren 10ean, Oreretako Muiska Banda.
Bestalde, Lekitto Musika Banda Gernikako Lizeoan egongo da eguenean [apirilak 13], 19:00etan.