Lehiaketa jai batzordeak antolatu du. Irabazleak 300 euro eramango ditu, eta bere lana jaietako programaren portadan argitaratuko dute. Horrez gain, 16 urtetik beherakoentzat ere saria egongo da.
Irabazleak 70 euro eramango ditu, eta bere lana jaietako programaren kontraportadan agertuko da.
Lehiaketan taldean zein bakarka parte hartu daiteke, eta egile bakoitzak gehienez hiru kartel aurkeztu ahalko ditu. Kartelean agertu beharreko testua hurrengoa izango da: «Karmen Jaiak 2017. Markina-Xemein».
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Markina-Xemeingo udaletxean aurkeztu behar dituzte lanak, eta horretarako azken eguna maiatzeren 26a izango da, 13:30ak arte.
Ekainaren 20an. Epaimahaia udalak eta jai batzordeak aukeratuko du, eta erabakia ekainaren 20an jakinaraziko dute. Saria, berriz, uztailaren 14an emango dute, 18:15ean, udaletxean, txupinazoaren aurretik.
Kartel lehiaketaren oinarriak HEMEN