Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 17ra arte. Lehenengo txandan, 2016an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zieten 197 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Hirugarren eta azken txandan Kirmen Uriberen
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa) eta
Pello Lizarralderen
Elur bustia izan ziren bi finalistak.
Kirmen Uribe, liburuaren aurrerapena egiten Ondarroan.
Maiatzaren 11n jasoko du Uribek 2016ko
111 Akademiaren Saria, Andoaingo Bastero kulturgunean, 19:30ean.
Kronika nobelatua. Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistenzia politikoa.
Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.
Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.
Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa… familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatua osatu du idazleak, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.
Uribe, eleberriagaz.