Ondarroako Udalak antolatuko du aurtengo Antxoa Eguna
Ondarroako Udalak herriko talde desberdinei dei egin die aurtengo Antxoa Eguna antolatzeko egingo den batzarrerako. Bilera apirilaren 26rako (eguaztena) deitu dute, udaletxeko 2.solairuko batzar gelan.
Herriko taldeei elkarte gastronomikoek egindako antxoa pintxoak euro batean saltzeko aukera emango diete batzarrean, bai eta edariak saltzekoa ere, udalak horretarako ipiniko dituen ohiko postuetan. Azken urteotan Kalare Deuna arrantzaleen kofradiak antolatu izan du Antxoa Eguna, baina aurten ez zutela antolatuko ikusita, Ondarroako Udalak hartu du ardura.