Txomin Juaristi Arrieta (Baque-BH) nagusi izan zen joan den domekan [apirilak 23] Duranan (Araba) lehiatu zen Lehendakari Txapelketako zortzigarren proban, 49. Eusebio Velez – San Prudencio Saria lasterketan.
Helmugarako hiru kilometro falta zirenean erasoa jo zuen Markina-Xemeingo txirrindulariak, beste txirrindulari batzuekin batera, eta bere jarraitzaileengandik bi segundoko abantailagaz helmugaratzea lortu zuen.
Txomin Juaristi helmugara sartzen Duranako lasterketan. Argazkia: Agustin Arrieta
Baque taldeko txirrindulariak 2:55:18 denbora egin zuen 122 kilometroko ibilbidea, podiumaren gorenera igo zelarik.
Domekako garaipenagaz, Txomin Juaristi, 77 puntugaz, bigarren jarri da Lehendakari Txapelketako sailkapenean, liderrarengandik bi puntutara.
21 urteko txirrindulari gazteak
maila handia erakutsi zuen aurreko denboraldian eta podiumera igotzeko gogoa eta grina erakusten ari da oraingoan ere. Denboraldiko bere lehen podiuma bere taldearen aurtengo hirugarren lasterketan lortu zuen, XIV. EreƱoko Udala Sari Nagusian hirugarren eginez.