Gizaburuagako eskolarteko lasterketak 160 txirrindulari izan ditu
160 txirrindulari gazte batu zituen domeka goizean Gizaburuagako eskolarteko txirrindu lasterketak. Eguraldi ona lagun, oso arrakastatsua izan zen Lekeitialde Txirrindu Elkarteak eta Gizaburuagako Udalak antolatutako proba.Aurtengo mountain bike froga ...
Aurtengo mountain bike froga oso ondo atera zela aitortu dute antolatzaileek, eta nesken parte hartzea ere nabarmendu nahi izan dute, guztira 20 izan baitziren neska txirrindulariak. Aurten, gainera, azken urteetan lagun izan ez duten eguraldi ederra ere izan dute.