EH Bilduren prozesu eratzailearen inguruan berbetan egon dira aste honetan Lekeition
EH Bilduk gonbidatuta, Jasone Agirre Garitaonaindia Legebirtzalkideagaz solasaldia egon zen eguazten arratsaldean [maiatzak 10] kultur etxeko Azkue aretoan. 40 bat lagun bildu ziren ekitaldian, ilusioz prozesuari ekiteko.
Azaldu duenez, EH Bilduk abian jarri duen prozesu eratzailean parte hartzeko aukera gehiago egongo dira. “EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartu nahi duen pertsona orok izena eman behar du telematikoki, ekainaren 4a baino lehen, https://kongresua.ehbildu.eus helbidean. Webgune horretan prozesu honetako material guztia izango dute, Eztabaidarako Dokumentua barne, honi ekarpenak egin ahal izateko”. Horrez gain, ekainaren 17ko Kongresu eratzailean parte hartzeko, hautagai izateko eta bozkatzeko aukera ere egongo dela jakitera eman dute.
Izena emateko edo prozesuaren inguruan edozein zalantza izanez gero, datorren eguaztenean, [maiatzak 17] kultur etxeko Agustin Basterretxea batzargelan (sartu eta lehenengo gela eskumara) egongo dira EH Bilduko kideak laguntza emateko.