Kalera Kalerak antolatuta, Amnistiaren Aldeko Astearen 40. urteurrena gogoratu eta Arantza Zuluetaren askatasuna ospatu dute gaur [maiatzak 13] arratsaldean, Lekeition. Jende ugari batu du Independentzia plazako monolitoan egindako ekitaldiak.
Andoni Gabiola ‘Toñuak’ Amnistiaren giltza eman dio Zuluetari.
Orain dela 40 urte izandako gertakariak gogora ekarri eta hildakoak omendu dituzte ekitaldian,
lore eskaintza eginez. Orain dela 40 urtetako Amnistiaren Aste hura gogorra izan zela azpimarratu dute, eta bakea eta askatasuna irabaztera kalera atera behar dela nabarmendu dute, mobilizazioen garrantzia azpimarratuz.
Preso eta iheslari ohi guztiak igo dira gaur oholtzara, eta Andoni Gabiola
Toñuak Amnistiaren giltza eman dio Zuluetari. Gazte eta lagunek ikurrinekin egindako pasillotik igaro da Zulueta plazako monolitoraino, eta txapela eta lorak oparitu dizkiote, aurreskua ere dantzatu diotelarik.
Arantza Zuluetak eskerrak eman dizkie lagunei eta Lekeitioko herriari isolatuta igaro duen denbora guzti horretan bere alde egin dituzten ekimenak gaitik.
Arantza Zulueta Amnistiaren giltza eskuetan duela.
Jende ugari batu du Kalera Kalerak antolatutako ekitaldiak.
Arantza Zuluetak eskerrak eman dizkie lagunei eta herritarrei.