Munduko gutun katerik luzeena egiteko erronka, minbizia duen haur bati laguntzeko
Minbizia duen ume batek hasi du katea. Eta helburua da mundu mailan inoiz egin den gutun katerik luzeena egitea. Horrela, Errekorren Guiness liburuan sartuko litzateke haur hori. Eta katea Lea-Artibai eta Mutrikura ailegatu da asteon.
Hainbat enpresa, ikastetxe eta elkartek jaso dute aipatu gutuna. Horretan, jasotzaileari eskatzen zaio jasotakoari kopia atera eta beste hamar enpresa, ikastetxe edota elkarteri bidaltzea. HITZAk ere gutuna jaso du, zigilua eman eta gero, katea egiten jarraitzeko beste hamar helbidetara bidali du.